Gogo Eta Gorputzaren Zilbor-hesteak - Mikel Laboa
Gogo eta gorputzaren
Zilbor hesteak
Bi kate
Bi kate
Biak ebaki beharrezkoak
Bat gorputzaren bizitzeko
Bestea gogoaren askatzeko
Adizu ama
Badakizu
Sortze berean
Zuri gorputzez lotzen ninduen
Zilbor hestea
Sendagileak nola eten zuen
Lehenengo eten beharra izan zen
Bizitzaren
Bizitzeko lehen legea
Haurtzaroan
Titia eman zenidan
Mutil zaroan
Eskoletara bidali
Bizitzarako armak hartzearren
Dena eskertzen dizut
Duen balore guztian
Nik ahal dutan neurrian
Nainan gaztaroan
Amatxo maite
Ohar zaitezte
Benetan maite nauzun ama
Izan nahi baduzu
Eta nik zu maitatzea
Ni naizena
Nik izatea nahi dutana izatera
Utzi behar nauzula
Hau baita bide bakarra
Biok alkar sanoki maitatzeko
Biok alkar osoki eta betikoz
Maitatzeko
Zuk zure nortasunaz
Nik nereaz
Zuk zure nortasunaz
Nik nereaz
Ama
Eten dezagun
Lehen gorputzarena bezela
Orain
Gogoaren zilbor hestea
Ama
Gogoaren zilbor hestea